XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hor Husserl, Wittgenstein eta abarrekiko harremana garbi azaltzen da, bere ekarpenak era egonkorrean orokortzeko eta unibertsal bihurtzeko saioa dagoelako.

Fenomeno honek bere kontrapisua edo islada du artearen alorrean, eskola razionalistetan (kubismo, konstruktibismo eta abarretan), gertaera artistikoaren analisiak hauetan ere izaera zientifiko indartsua duelako.

Oteizak horrela gure mendeko bi korronte filosofiko handienak konbinatzen ditu bere pentsamenduan: existentzialismoa eta zientifismoa (gizarte-zientzien alderditik batez ere).

Oteizaren ibilbideak pentsamenduaren transformazioa baino gehiago hastapeneko ideia inplizituen garapena erakusten du.

Egia da bere obraren izaera analitikoa (ildo artistikoan) denbora igaro ahala nabarmenagoa dela, testuek eskulturen lekua hartzen dutelako, baina ideia horien kimua hasieraz gero dago eta garapenerako logika naturalari jarraitzen zaio.

Oteiza filosofo?

Lehenbizi egin beharreko galdera honako hau da: Oteiza filosofotzat hartzerik ba al dugu? Erantzuna baiezkoa balitz, berehala beste galdera honi erantzun beharko genioke: zein motatako filosofo? Eta hain zuzen bigarrenetik ematen du lehen galdera zerbait argitzen dela.

Ez da lan erraza filiazio jakin bat eskaintzen duen etiketa jakin bat ezartzea.

Zalantzazkoa litzateke, adibidez, analitiko edo positibistatzat hartzea.

Lan hori, azken finean, alferrikako joko antzua litzateke.

Bestetik, filiazio akademiko ezak ez du derrigorrez izaera filosofikoa ez duenik esan nahi.